Fundació Jacint Verdaguer
 
menu activeVerdaguerren Folgueroleseko txokoak
mapa d'imatge: cercador cercar
Ibilbide literarioak
Ibilbide literarioak
Jarduera pedagogikoak
Jarduera pedagogikoak
Verdaguerren lagunak
Verdaguerren lagunak
Laguntzaileak:
rutes literaries Diputació de Barcelona Gencat - Institució de les Lletres Catalanes

Verdaguerren Folgueroleseko txokoak

Folguerolesek poetaren ezinbesteko lekuak gordetzen ditu, bere haurtzaro eta gaztaroaren jolasleku izandako lekuak hain zuzen, eta bertan hainbat oroigarri artistiko eraiki dira. Lanok gordetzen duten elementu komuna Verdaguer idazlea bera da eta mende oso baten artearen historiatik ibilaldi bat egiteko aukera ematen dute.

04. Pedró (Padrón) Verdaguer enparantzan

Enparantza honek, lehen txikiagoa eta Elizako enparantza izenez ezaguna zena, badu 1908an Verdaguerri egindako oroigarria – bera hil eta bederatzi urte beranduago-, Katalunia eta Herrialde Katalanek poetari egindako omenaldia. Josep M. Pericas arkitektoaren lana da eta harria Folguerolesekoa da, herriko jendeak ordaindutakoa eta harri-jotzaileek dohainik landutakoa. Poetaren oroigarria gehien maite zituen irudi erlijiosoez osatuta dago: San Frantzisko, Bihotz Sakratua, Santa Eulalia, Bartzelonako zaindaria eta Montserrateko birjina, Kataluniako zaindaria. Jendeak Pedró de mossèn Cinto deritzo eta bera txikitan jolasten zen tokian eta gaztetan dantzatzen zuen tokian (bere idazki autobiografikoek dioten bezala) lekututa dago.

Pedró (Padrón) "El quinze d’agost, el temps més calorós de l’estiuada, quan no resta una garba de xeixa per batre a les eres de Muntanya, quan els pallers fan gran ombra i els graners són plens a vessar, i a les vessanes on, encara no fa dos mesos, les xeixes rossejaven, ja guaixa el fajol tendre, i el mill, amant de terra lleugera estén els petits branquillons, fem la festa major els del meu poble [...]"