Lana
Ibilbide literarioak
Laguntzaileak:

Egoitza
Amics de Verdaguer, Jacint Verdaguerren oroitzapena bizirik mantentzeko kontzientzia eta erantzukizuna duen erakundea da, bere lan literarioa aitortu eta hedatu nahi duena.
Bera egintza esparrua udalerria bera izateaz gain, kanpo jarduera eta proiektuetan parte hartzea eta laguntzea izan da.
Erakundearen estatutuen lehen artikuluak hauxe dio: Amics de Verdaguerrek Mossén Cintoren oroitzapena, maila guztietan eta lan literarioa lehenetsiz, gorestea du helburu.
Egungo batzordea
Maria Homs, lehendakari
Maria Torres, lehendakari ordea
Mercè Generó, idazkaria
Mercè Jansana, diruzaina
Batzorde kideak:
Carme Torrents, Cinto Torrents, Josep Vila, Mª Àngels Verdaguer, Josep Solà, Anna Maluquer eta Josep Pascual.
Aurrekariak
1952an, Jacint Verdaguerren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenean, Mossén Cintoren oroitzapena eta bere bizitza zein lan literarioa hedatuko zuen erakundea osatzeko ideia sortu zen. 1958ko maiatzaren 5ean, Ernest Moratók gidaturiko Verdaguerren abesbatzak, poeta omentzeko ekitaldia burutu zuen.
Amics de Verdaguer elkarteari egin zitzaion lehenbiziko aipamena Verdaguerren 1960ko ekitaldian izan zen. 1964ko irailaren 17an berriz, Ideal saloian, erakundearen hasiera ekitaldia osatu zen. Zuzendaritza batzordearen ordezkaritza, lehendakaria, lehendakari ordea, idazkaria, diruzaina, liburuzaina eta hiru batzorde kideren eskuetan geratu zen.
Miquel Saperas i Aubi (1898-1978) poeta eta Bartzelonako verdaguerista, Orfeó Catalàko idazkaria, Folguerolesera sendiak lotuta, bultzatzaile nabarmenetako bat izan zen. Estatutuen legalizazioa kudeatu zuen eta bere Nou 40 zenbakiko etxea eskaini zuen hasierako bilerak egiteko egoitza.
Estatutuen legalizazioa, frankismoan erabat murgildurik, oztopoz beteriko lana izan zen. Gobernu Zibilak ez zituen onartu katalanez idatzita zeudelako. Behin itzulpena eginda, Amigos de Verdaguer deitzeko eta hurrengo artikulu hau kentzeko eskatu zuten: “Erakundearen hizkuntza ofiziala katalana izango da”. Batzordeak ez zituen baldintza hauek onartu eta legalizazioa atzeratzea erabaki zuen, harik eta katalan hizkuntzarekiko hain intolerantea ez zen gobernadore zibil berri bat sartu arte.
1967ko abuztuaren 14an Amics de Verdaguer erakundearen estatutuak onartu ziren baina gaztelaniaz. 1968rako berrogeita hamar bazkide inguru zituen eta urte horretako ekainaren 16an, legeztaturiko erakundearen lehen ikuskizun publikoa burutu zen.
Azkenik, 1996ko irailean estatutuak katalanera itzuli ziren eta egungo araudiaren araberako moldaketak egin ziren.
Amics de Verdaguer erakundea, sortu zen unetik, Folguerolesen, Verdaguerren museo bat egitearen aldeko jarrera azaldu zuen. Horretarako, etxe bat lortu eta berau museo bilakatzeko komisio bat eratu zuen. 1961ean Mossén Cintoren etxea erosteko proposatu zuen bazkide eta babesle tituluak emanez, etxearen erosketa gastuei aurre egiteko. Verdaguer bi urte bete arte bizi izan zen Mayor kaleko 9. zenbakiko etxea erosi ezinik, ondokoa, 7. zenbakia, erostea erabaki zuten. Etxebizitzaren prezioa 30.000 pezetakoa zen eta ordainketa gastuak, hein batean, jendeak erosten zuen 500 pezetako tituluekin osatu zen. Kontu legalak tartean, Udala etxearen jabe egin eta Amics de Verdaguer erakundearen egoitza bilakatu zen. Josep Mª Garrutek, erakundeko kidea eta Bartzelona Hiriko Historia Museoko zuzendaria garai horretan, instalazioaren ardura hartu zuen eta 1967ko ekainaren 18an inauguratu zen museoaren lehen zuzendaria izan zen.
Bazkide fundatzaileak
Marcel·lí Arumí, Amadeu Malats, Josep Mª Madrenas, Ernest Morató, Francesc Riera, Miquel Saperas, Josep Casacuberta, Ricard Torrents, Àngel Teixidor, Jaume Generó, Josep Lleopart, Josep Muntal, Àngel Casadevall, Joan Casadevall, Antoni Nogué, Jordi Generó, Josep Morató, Filomena Girbau, Jaume Vilamala, Ramon Masferrer, Ramon Teixidó eta Josep Mª Garrut.
Lehen batzordea
Josep Mª Madrenas (medikua eta lehendakaria)
Àngel Teixidor (behargina eta lehendakari ordea)
Jordi Generó (ehun-teknikoa eta idazkaria)
Jaume Generó (bizargina eta diruzaina)
Josep Morató (hargina eta kontularia)
Filomena Girbau (irakasle eta liburuzaina)
Francesc Riera (zahatogile etakontzerbatzailea)
Batzorde kideak:
Miquel Saperas (administratzailea), Ernest Morató (irakaslea), Josep Lleopart (Udal idazkaria) eta Ricard Torrents, eliza-aholkularia izendatua izan zen.